Genero-ikuspegia duen zure psikologoa Bilbon

Lanbide-arloa:

Arlo profesionalari dagokienez, pertsona zintzoa, sentibera eta nire kontsultagileen prozesuekiko errespetuzkoa naizela esango nuke. Kontsultatzen didatenek nahi dituzten aldaketak sustatzeko %100-eko konpromisoarekin, eta etengabe ikasten zerbitzu eraginkorragoak eskaintzeko. Nire podcast-a entzutera gonbidatzen zaitut, zuk ere ezaugarri horiek hautemango dituzulakoan.

Ni baino lehenagoko beste hainbatentzat bezala, nire bokazioa antsietate-depresio-prozesu bat ekarri zuen krisi existentzial bat gainditzen ari nintzela garatu zen. Orduan jaso nuen laguntzak, eta talde-terapietan estimatu nuen sufrimenduaren unibertsaltasunak, proiektu hau prestatzera eta garatzera bultzatu ninduten.

  • Psikologia U.N.E.D.-en, honako aipamenekin: buru-nahasteetan esku hartzean eta osasunaren psikologian.
  • BI05347 elkargokidea, Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialean (BPE).
  • Gestalt Terapiako prestakuntza (600 ordu teoriko-praktikoak) IPETG Bilbon.
  • Jokabidearen analisi funtzionalean eta Terapia Kontestualetan trebatua: onarpen- eta konpromiso-terapia (ACT), Jokabidearen Aktibazioa (AC), Psikoterapia analitiko-funtzionala (FAP).
  • Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eraginkorraren Sustatzea (450 ordu).
  • 300 ordu baino gehiago gai hauen inguruko tailerrak ematen: indarkeriaren prebentzioa, berdintasuna eta maskulinitateak. Aholkularitza-enpresa hauekin kolaboratu dut: Asti, Berdintasun, Errotik eta Sortzen. Eta formakuntzat eman ditut Gizonduz programaren barruan.

Arlo Pertsonala:

  • Aita, katua, txakurra eta gizaki batekin bizi dena.
  • Kuriosoa, arduratsua eta sortzailea.
  • Ikastea gustatzen zait, musika instrumentala, manga irakurtzea eta lagunekin hitz egitea.

Gizarte-arloa:

Gizarte-mugimenduetan parte hartu izan dut (aitatasunaren aurretik):

Eskerrak eman nahi dizkiot, bereziki, Dezakundeako feminismos taldeari, hobetzen laguntzeagatik: bai entzuteko eta enpatia izateko gaitasuna, bai nire pribilegioak zalantzan jartzen.

Eskerrik asko, halaber, prozesuak zaintzearen eta bakoitzaren erritmoa errespetatzearen garrantzia erakusteagatik, kolektiboan eraiki ahal izateko. Eta ez dela nahikoa ahots guztiak entzun ahal izateko aukera ematea; aitzitik, hori bultzatzen duten dinamikak erabili behar dira.

  • Dezazkundea eta Feminismoak (Desazkundea)
  • Oinarrizko errenta unibertsala
  • Konpartsa Animalista Piztiak
Iñaki S.M.- Psikologoa, coach eta generoan aditua Bilbon

“Maitasun-sentimendua etortzen den bezala joan egiten da; ezin duzu kontrolatu. Baina maitatzearen ekintza egin dezakezun zerbait da, nola sentitzen zaren alde batera utzita.”

Russ Harris

Iñaki S.M. (Maitasunez jokatzeko konpromisoarekin)

Orain, pixkat hobeto ezagutzen nauzunez, agian interesatzen zaizu eskaintzen ditudan zerbitzuak kontsultatzea:

Lantzen ditudan arazoak:

Harreman arazoak (bikote-arazoak, banantze-prozesuak, familia-arazoak, gizarte-harremanak)
Bizi-orientaziorik eza, krisi pertsonalak
Dolu-prozesuak
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad