PSIKOLOGOA Bilbon eta Online (generoan aditua)
“Pertsonak gidatzen: dauden PUNTUTIK, egon nahi duten PUNTURANTZ“
Psikologo gisa Bilbon eskeintzen ditudan ZERBITZUAK:
Euskaraz eta gaztelaniaz

Terapia indibiduala (helduentzat)
- Zure bizitza geldituta dagoela eta zure sufrimendua areagotzen doala sentitzen duzu?
- Denbora asko ematen duzu zure pentsamenduen edota emozioen aurka borrokan?
- Hori dela eta, lehen gozatzen zenituen gauza asko egiteari utzi diozu?
Utzidazu zure arazo psikologikoak konpontzen!


Coaching eta hazkunde pertsonala (helduentzat)
“Ez da beharrezkoa gaizki egotea, hobeto egon nahi izatea baizik.” (Miguel Ángel Rizaldos)
Modu osoagoan bizitzeko eta gehien desio dituzun helburuak lortzeko trebetasunak ikasi nahi dituzu?
Utzidazu zure hobekuntza prozesuan bidelagun izaten!

Lantzen ditudan arazo psikologikoak:
Genero-ikuspegia duen psikologoa eta psikoterapeuta Bilbon
Honelakoa naizela esango nuke:



- Pertsona ZINTZOA, SENTIBERA eta nire kontsultagileen prozesuekiko ERRESPETUZKOA naizela esango nuke.
- Kontsultatzen didatenek nahi dituzten aldaketak sustatzeko %100-eko konpromisoarekin.
- Etengabe ikasten zerbitzu eraginkorragoak eskaintzeko. Zure denbora, dirua eta osasuna urrea dira!
Nire podcast-a entzutera gonbidatzen zaitut, zuk ere ezaugarri horiek hautemango dituzulakoan.

Irtenbide logikoek porrot egiten dutenean, zentzuzko gauza bakarra ERROTIK DESBERDINA den zerbait frogatzea da.
Mirenen kasua

Miren pertsona zentzuduna eta argia zen, eta bere barne-mundutik kanpoko arazoak konpontzeko erraztasuna zeukan.
Antsietatea eta kezka-pentsamenduak bere bizitzatik desagerraraztea.
Saiakera logikoak: Erlaxatzea, positiboan pentsatzea, hainbesterako ez zela esatea, ariketa fisikoa eta yoga egitea, etab.
Paradoxikoki, sufrimendua areagotu egiten zitzaion. Bere antsietatea HAZTEN zen bitartean, bere bizitza gero eta txikiagoa bihurtzen ari zen.
Eta arazoa baldin bada EMOZIOEK ETA PENTSAMENDUEK ez dutela esan diguten bezala funtzionatzen?
Hau ez da kasu isolatua. Alderantziz, kasurik ohikoena da: tartean eragina duten beste emozio edo pentsamendu batzuk izanik.
Nire LAN-METODOA:

ONARPEN ETA KONPROMISO TERAPIA (ACT)

Terapia LABURRA: Aldaketa esanguratsuak lortu itzazu saio gutxi batzuetan.

ORAINALDIRA bideratuta: Gaur egun zure arazoa mantentzen duena landuko dugu.

PERTSONA ardatz hartuta: Azken hitzak zure esperientziak du.

ESPERIENTZIALA: Hitz egiteaz gain, ariketak egingo ditugu ikasketa esperimentala sustatzeko.

AKTIBOA: Paper aktiboa izango duzu erabakiak hartzen eta saioetatik kanpo trebetasunak praktikatzen.

ZURE BALIOETAN oinarrituta: Nola jokatu nahi duzu zure buruarekin eta beste pertsona batzuekin?

EBIDENTZIAN oinarritua: 1000 ikerketa kontrolatu baino gehiagok bermatzen dute terapiaren eraginkortasuna.
Nire kontsultatzaileen IRITZIA
Psikologo eta coach pertsonal gisa Bilbon ematen ditudan zerbitzuen MODALITATEAK

Psikologoa Bilbon, AURREZ AURREKO kontsulta:
Bilboko zenbait psikologia-zentroetan artatzen dut.

Psikologoa Bilbon, ETXERARTE:
Zure etxera joaten naiz (Bilbo barruan bakarrik).

ONLINE psikologoa:
Desplazamendurik gabeko erosotasuna. Ikerketen arabera, aurrez aurreko saioaren eraginkortasun bera.