ONLINE saioetarako gomendioak

Beste edozein galdera egiteko, jar zaitez harremanetan nirekin.

Hauek dira nirekin online saioak egiteko gomendioak:

Inork etengo ez zaituen leku lasaia izan beharko duzu, Interneterako konexioa abiadura nahikoarekin, webcam-a, mikrofonoa eta arazorik gabe elkar ikusteko adina argi.

Ondo ikus nazazun, smartphone baten ordez ordenagailu edo tablet-a erabiltzea gomendatzen dizut. Halaber, entzungailuak erabili itzazu bozgorailuen ordez, audioa akoplatzeko arazoak saihesteko.

Eskaintzen duen segurtasunagatik, gomendatzen dut Jitsi plataforma erabiltzea online saiorako. Doako zerbitzua da, ez da aplikaziorik instalatu behar eta firefox, chrome eta safari nabigatzaileetan funtzionatzen du. Gainera, jatorriaren eta helmugaren arteko edukia enkriptatu daiteke. Hau da, komunikazioa %100 segurua izango da. Zuk eta nik bakarrik eskuratu ahal izango dugu edukia.

Hitzordua online adostu ondoren, nabigatzailean ireki ahal izango duzun esteka bat bidaliko dizut, eta ez duzu ezer konfiguratu beharko.

Dena delakoagatik ezin bazara egokitu proposatzen ditudan gomendioetara, irtenbide bat bilatzen saiatuko gara.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad