Agorafobia bilbao Psikologoa eta online

Agorafobian espezialista den psikologoa Bilbon

ASKATASUNA BERRESKURATZEN lagunduko dizut?

Agorafobiarako Tratamendu PERTSONALIZATUA Bilbon eta Online

Agorafobiari buruzko TEST orientagarria

1) Ba al duzu bat-bateko antsietate edota izu sentsaziorik leku jakin batzuetara joatean?
2) Beldur zara takikardia edo zorabioak bezalako gorputz-sentsazioak sentitzeko?
3) Jende asko biltzen den lekuetan egotea saihesten duzu: merkataritza-guneak, garraio publikoa, kontzertuak, etab.?
4) Bakarrik irteteak beldurra ematen dizu?

Baiezko erantzuna eman diozu goiko galdera gehienei? Horrela bada, irakurtzen jarraitzera animatzen zaitut.

Psikologoa AGORAFOBIAN aditua Bilbon eta Online

Nola definitzen dut neure burua arlo profesionalean?

Zintzoa
Sentibera
Begirunetsua
  • Pertsona ZINTZOA, SENTIBERA eta BEGIRUNETSUA nire kontsultagileen prozesuekiko.
  • Kontsultatzen didatenek nahi dituzten aldaketak sustatzeko %100 konpromisoa hartuta.
  • Etengabeko ikaskuntzan, zerbitzu eraginkorragoak eskaintzeko. Zure denbora, dirua eta osasuna urrea dira!

Zer tresna eta teknika erabiltzen ditut Agorafobiaren tratamenduan?

Jokabidearen analisi funtzionala:
Jakiteko ZERK mantentzen duen zure arazoa eta zer aldatu dezakegun.
Onarpen eta Konpromiso Terapia (ACT):
Zenbait emozio eta pentsamendu hobeto kudeatzeko TREBETASUN PSIKOLOGIKOAK eskuratzea.
Agorafobiak zure bizitzan duen KOSTU pertsonala zehaztea.
Apurka-apurka, saihesten dituzun leku eta egoeren ERAGINPEAN jartzea.
Agorafobian espezialista den psikologoa Bilbon

Iñaki Sainz Moncalvillo. Agorafobian espezialista den psikologoa Bilbon.

Zeintzuk dira agorafobiaren terapiaren ONURAK?

Zure kasu indibiduala ebaluatu ondoren, zure portaeraren zein alderdi problematiko alda ditzakegun baloratuko dugu. Terapiarekin lor ditzakezun onuretako batzuk hauek dira:

Agorafobiaren tratamenduaren onurak

Pentsamendu aurreratzaileetatik DISTANTZIA hartzen ikasiko duzu (“eta pertsona ezezagunen artean eraso bat ematen badit?“).

Gorputz-sentsazio desatseginak izateko JARRERA handiagoa garatzeko trebetasunak, haien aurka borrokatu eta erreakzionatu gabe.

Lekuak/egoerak saihestearen KOSTUA argituko duzu, eta hori zergatik den garrantzitsua zure bizitzan ere.

Apurka-apurka, saihesten dituzun egoerei AURRE egingo diezu, nahi duzun bizitza bizitzeko.

ELKAR EZAGUTZEKO PREST?

Normala da zalantza batzuk sortzea… LAGUNDU DIEZADAKEZU? Benetan mereziko du? Konektatuko dugu? Ez ezazu itsu-itsuan aukeratu! eskatu ezazu doako lehen informazio-elkarrizketa inolako konpromisorik gabe.
Nahiago duzu nirekin SAIO oso bat agendatu?
Utzi zure datuak (eta zalantzak) eta zurekin harremanetan jarriko naiz lehenbailehen.
Eman PAUSO BAT zure agorafobia arazoak konpontzeko!

Nire kontsultatzaileen IRITZIA

Bi agorafobia kasu hauetakoren batekin IDENTIFIKATZEN zara?

1. Haizea (“Beldur naiz ez ote naizen gaizki sentituko laguntzen didan inor gabe”)

Agorafobia Bilbon

Haizea jendez gainezka zihoan autobusean, itolarria, goragalea eta bularrean zapalkuntza handia sentitu zituen behin. Gelditzeko eskatu zion gidariari, baina ez zuen hurrengo geltokira iritsi arte egin. Behera iritsitakoan, botaka egin eta leher eginda geratu zen.

Harrezkero, puntako orduan UTZI ZION autobusetan ibiltzeari. Pixkanaka, autobusak ez ezik, zinemak edo ekitaldiak bezalako leku jendetsuak ere SAIHESTU zituen. Beldur da berriro gaizki sentituko ote den, laguntzeko inor ezagutu gabe.

Izan ere, lagunduta badago, kontzerturen batera joateko gai dela sentitzen du, beti irteeratik gertu.

2. Josu (“Etxetik konpainiarik gabe irteteak beldurra ematen dit“)

Josuk, informatikaria lanbidez, bere lehen izu-erasoa jasan zuen kontzertu batera sartzeko ilaran zegoela. Larrialdietan amaitu zuen, eta ospitaleratuta egon zen asteburuan.

Behin etxean, beste eraso baten beldur, ohean egon zen zenbait egunez. Kalera irtetera animatu zenean, antsietatea, bertigoa eta txistuak entzuten hasi zen. Hainbeste ikaratu zen, ezen etxera itzuli eta 112 telefonora deitu baitzuen.

Harrezkero, “BAKARRIK IRTETEA” pentsatze hutsak larritasun handia sortzen dio. Konpainian, aldiz, irteera txikiak egitera ausartzen da.

Zorionez, bere etxebizitzatik lan egiten uzten diote. Erosketa guztiak online egiten ditu eta ez zaio axola bere egoitzan afariak antolatzea. Hala ere, egia da bere lagunartea murriztu dela.

Harreman afektibo bat hasi nahiko luke, baina zalantzan jartzen du inork ez ote duen “etxetik bakarrik ateratzeko gai ez den” norbaitekin egon nahi.

Agorafobia Josu

Agorafobia mantentzen duen ESPIRALAK

ANTSIETATE handia
Antsietate handia
  • Normalean, agorafobiaren hasiera etxetik kanpo antsietate handia edo izu-erasoa jasan ondoren gertatzen da.
  • SINTOMA arruntak:
    • Takikardia, palpitazioak.
    • Zorabioak.
    • Itotzea.
    • Irrealitate-sentsazioa edo arroztasuna.
Lekuak SAIHESTEN
lekuak saihestea
  • Beste antsietate-atake bat izateko ideia hutsak ondoez handia sortzen du.
  • Horregatik, gero eta leku edo egoera gehiagotara joatea SAIHESTEN duzu.
  • Edo SEGURTASUNA dakarten inguruabar jakin batzuetan bakarrik:
    • Lagunartean egotea.
    • Irteeratik gertu egotea.
    • Ura edota medikazioa beti eskura.
Arazoa MANTENTZEN
agorafobiaren espirala
  • Saihesten duzun bakoitzean (edo egoeratik ihes egiten duzunean):

Antsietatea aldi baterako MURRIZTEN da, epe laburrean.

Agorafobiaren arazoa MANTENDU edo areagotu egiten da.

Zure BIZITZA TXIKIAGO eta desogokiago bihurtzen da.

Gaiari buruz gehiago irakurri nahi baduzu, kanpoko artikulu honetara jo dezakezu.

Agorafobiaren tratamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan nirekin:

Hemen nauzu agorafobia gainditzen laguntzeko!

Zerikusia daukaten PODCASTAREN atalak:

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad