Psiconsejos vendo… psikologia eta generoko podcast-a
Ongi etorri nire psikologiako podcastera, “Psiconsejos vendo…” izenekoa. Atal bakoitzean psikoterapiari, hazkunde pertsonalari edo generoaren aldagaiak osasun mentalean duen eraginari buruzko gai bat jorratuko dut. Labur, erraz, zorrotz eta praktikoa izaten saiatuko naiz. Lortuko dut?
Psikologiako, coaching-eko (hazkunde pertsonala) eta generoko podcast-a.
Nolabait, 3 podcast izatea bezala da! Eta horrela da psikologiako gaiak hiru ikuspegitatik landuko ditudalako:
- Arazo psikologikoak arintzea eta konpontzea.
- Ongizate psikologikoa handitzea.
- Genero aldagaiaren eragina gai psikologikoetan.
Podcast-a gaztelaniaz baino ez dago eskuragarri.
Psicologiazko podcast-a
Arazo psikologiko nagusiei heltzen diet: antsietatea, depresioa, fobiak, etab. Nola sortzen dira? Zein dira tratamendurik onenak? Eta arazo horiek prebenitzeko aholku batzuk.
Audioek ez dute inola ere tratamendu psikologiko bat ordeztu nahi. Baina argibideak eman diezazkizukete laguntza profesionala behar duzun jakiteko.
Coaching eta hazkunde pertsonalako podcast-a
Onarpen- eta konpromiso-terapian eta malgutasun psikologikoaren ereduan oinarrituta, gure trebetasun psikologikoak nola hobetu ikusiko dugu. Horrela, emozio eta pentsamendu problematikoak ez dira oztopo izango gehien baloratzen dugun moduan jokatzeko.
Horrek ez du esan nahi pentsamendu problematikoak edo sentsazio desatseginak izateari uztziko diozunik. Baina agertzen direnean, beraiekin beste modu batera harremantzen ikasiko duzu. Eta aurrera jarraitu, baliotsua iruditzen zaizun bizitza bat bizitzeko bidean!
Genero eta osasun mentaleko podcast-a
Osasun mentalarekin lotutako gaiak jorratzen ditut genero-ikuspegitik.
Adibidez: zergaitik gizonak gutxiago joaten garen terapiara, edo zer dela eta emakumeak depresio zein antsietateagatik gehiago diagnostikatzen diren.
Jokatzeko eta harremanak izateko modu osasuntsuagoak ikasi ahal izango ditugulakoan.